lunes, 26 de septiembre de 2011

HERRITARTASUNA

EKO NINFA IRAKURGAIAREN GALDERAK

1
.Nartzisok ez zuen Eko ninfa ezagutu. Zer hobari ditu zure kideen izena eta
identitatea jakiteak?
Beraren izena abizenak eta identitate guztiak jakin ahal dituzula.

2.Nartzisok ez zuen Eko ninfa identifikatu; zuk, aldiz, zure kideak identifika
ditzakezu. Azaldu zergatik.
Nartziso Ekori ez zuelako ikusten ez ezagutzen eta ni, nire kideei ikusten dudalako eta ezagutzen dudalako.

3.«Nartziso»eta «eko»egun asko erabiltzen diren hitzak dira. Azaldu zer esan
nahi duten.
NARTZISO:Bere burua asko maite duen pertsona da.
EKO:Leku handi eta isil batean egiten baduzu ohiu edo zarata bat, errrepikatzen den soinua da.



HERRITARTASUNA

EKO NINFA

Mitologiako kondairetan, Eko mendietan babesten zen eta entzundako
gauza guztien azken hitzak errepikatzen zituen ninfa zela esaten da.
Gaitasun arraro horiek zigor baten ondorio ziren. Ikus dezagun zer gertatu
zen.

Eko alaia zen izatez, kantaria eta oso berritsua zen. Hera jainkosarekin zihoan
ninfa-taldearen parte zen. Abesten, jolasten eta ipuinak kontatzen entretenitzen
zuten.

Zeusek, Heraren senarra eta Olinpoko jainko guztien aitak, bere emaztea distraitzeko eskatu zion Ekori, bera mundura jaisten zen bitartean.

Ninfak kasu egin eta Herak berarekin gozatzea lortu zuen: baina hainbeste
berriketaren ondorioz zerbait susmatu eta engainuaz jabetu zen.
Asko haserretu zen. Hori dela eta, Eko zigortzea erabaki zuen: -Kondenatu egiten zaitut
-esan zuen- hitzontzi hori. Ezin izango duzu inor zure engainuekin distraitu.
Entzuten duzunaren azkeneko zatia bakarrik errepikatu ahal izango
duzu.

Ninfa, triste eta atsekabetuta, mendira joan zen babes hila. Bertan indarberritu
egin zen, Nartziso gaztea ezagutu eta gero. Eko maitemindu egin zen.
Hori dela eta, bere atzetik abiatu zen, Nartzisok ezer jakin gabe.

Berarengana hurbildu zenean, iraganean izandako hitz-jarioarekin nahi
izan zuen limurtu. Baina... nola egingo zuen, hitzak faltatzen bazitzaizkion?

Bat-batean, Nartzisok hitz batzuk entzun zituela pentsatu zuen eta, nondik
zetozen jakin nahian, oihu egin zuen: -Nor dabil hor?

Ekok azken hitzak errepikatu zituen: - ... dabil hor, ... hor.

Nartziso txundituta gelditu zen ikusten ez zuen pertsona horren ahots
gozoa entzutean. Oihu egin zuen berriro: -Non zaude?

Eta Ekok errepikatu: - ... zaude... zaude.

Nartzisok behin eta berriro begiratu zuen; harri eta zur gelditu zen. Zergatik
egiten didazu ihes? -esan zuen-. Ekok zera erantzun zuen: - ... ihes... ihes.

Nartzisok, ahotsa norena zenjakin gabe, bere bideanjarraitu zuen eta Eko
mendian geratu zen betiko.

martes, 13 de septiembre de 2011

VACACIONES RIO DE JANEIRO



Mi experiencia en Rio de Janeiro fue de lo mejor:
-Conocí nuevos amigos
-Monté en velero
-Me fuí a ver un partido al Maracaná
-Me compré ropa típica de Brasil
-Comí de lujo(la comoda brasileña está riquísima)
Bueno resumiendo lo pasé de miedo.