domingo, 5 de febrero de 2012

Danbolina (atzo,gaur eta bihar)



GOIZALDI Euskal dantzari taldea sortu zenetik berrogeita hamar urte bete direla-eta, euskal danbolinaren inguruko burutapenak idaztea eskatu didate. Baita gustora bete ere. Talde hau izan baita Gipuzkoako herri dantzen gordetzailerik finena denbora horretan zehar. Eta gainera, Ansorenatarrok aspalditik dugu berarekin lotura. Isidro gure aitonak idatzia: "Hacia 1924 se formó una comisión que se encargara de estudiar la posibilidad de crear una academia para la enseñanza del txistu y otra para las danzas, particularmente las guipuzcoanas, la cual quedó constituida en Donostia por don José Olaizola, don Luis Urteaga, don Antonio Orueta, don Toribio Alzaga, como secretarioa, don José Lorenzo Pujana, como maestro de danzas, y don Isidro Ansorena, como técnico del txistu"1. Komisio horretatik sortu zen Goizaldi Dantza Taldea eta hainbat urtez beraien jotzaileak Udaletxeko txistulariak izan ziren, Isidro Ansorena zuzendari zelarik.
Neroni ere, Jose Inazio Montes zenaren bitartez, ibili nintzen Isidro Bengoetxea eta Luis Udakiolarekin txistulari Goizaldi taldearentzat zenbait aldiz eta Tarragona eta Castellón-era egindako bidaietan. Baita inoiz burutu ez zen disko baten prestakuntzan ere. Gipuzkoako dantzen ikuspegitik, Iztuetaren lekukotasuna zuzenean mantendu duen talde dela denok dakigu, Pujana zaharrak eta bere seme Kandidok piztu eta zaindu baitzuen taldearen sorrera.
Baina Goizaldi sortu zen garai haietatik guganainoko bidean kontu asko aldatu da eta komeni da hausnarketa txikia egitea horretaz. Nik noski, eskatu didaten eta ezagutzen dudan alorrean besterik ez dut egingo: danbolinarenean eta musikarenean.
Berrogeita hamar urte hauetan nahikoa aurreratu da gure folklorearen ezagutzan. Ikerketa jatorrak egin dira hainbat arlotan. Eta Gipuzkoako dantzen eremuan batez ere Iztuetaren lana espero ez zen bezala aztertu dela iruditzen zait. Beste lekuetan argitara emandakoa ez dut hemen errepikatu nahi. Baina inoren mesederako non zer aurkitu ona izango dela iruditzen zait. Txistulari aldizkariaren 146. zenbakiak (Dantzariak)

1 comentario: